XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1789ko maiatzaren 28an beste biltzar bat, behin ere izan den partaidetza handienarekin, emazteak eta etxezainak barne, plaza sarietaz beren ez adostasuna agertzeko.

Balantin Etxeberri, Irigoin gaztea izendatzen dute behar dena egin dezan plaza sari horiek kenduak izan diten: Irigoin ostalerra izanez, zerga horiek kenduak izan ziten nahi zukeen berak ere.

Artean martxan emanak izanak zirelako marka (I.23).

Maiatzaren 31an, emazte eta etxezainik gabeko biltzar bat: plaza sariak pagatuak izanen direla erabakitzen dute (I.25).

Orain arte erabaki guziak aho batez hartuak zirelarik, hemen 27 alde agertzen dira eta 17 kontra, hauetan ostalerrak. (I.25).

1787ko ekain eta iraila artean xehetasunak baditugu urte batez izan diren ohizko gastuetaz: elizako argiak 250 libera.

Errientarentzat 100 libera.

Elizan egin obrak: 120 libera.

Andere serorarentzat 100 libera.

Erloiarentzat: 24 libera.

Zergak banatzeko 60 libera.

Korteetarat joaiten diren deputatuentzat: 50 libera.

Zubietan egin lanentzat: 150 libera.

Bideetako lanentzat: 200 libera.

Guzia 1054 liberakoa da, beraz urte baten ohizko buxeta.

Zer pizu duen diruketa horrek ikusten laguntzen gaituzte Errienta eta andere seroraren soldatek: 100 libera.

Erran behar da errientak ez zuela araberan oraikoek bezenbat hunkitzen... ez baitzen hurbiltzekorik ere oraikoak bezen eskolatua.

Geroxago kanpo emana izanen da hain zuzen ez zelakotz aski eskolatua.

Gasturik handiena: elizako argiak; orroit ez zela argi indarrik; ezko eta oligo ziren martxan (1.19).

Hemen aipatua ez bada ere, Nabarrako Estadoeri beren zerga partea eman behar zuten.

1787an 27.965 libera pagatu zuen Baxe Nabarre guziak.